Establezimendu: 1848-1960

Estatu Batuek Kalifornia anexionatu eta gutxira, etorkin euskaldunen olatu berri bat iristen hasi zen. Hasiera batean, urre-sukarrak bultzatu zituen euskaldun asko, baina, handik gutxira, lanbide arrakastatsuagoak aukeratu zituzten, besteak beste, artzaintza eta bestelakoak. Etorkin euskaldunekin batera, artzaintzak ere gora egin zuen, eta ostatuen beharra areagotu egin zen. Urteak igaro ahala, ordea, euskaldun gutxik eutsi zioten artzaintzari eta ostatuetako bizitzari. Halere, eusaldunek ez zuten inoiz galdu elkartzeko eta euren kultura mantentzeko ohitura, eta harrez gero, euskal jatetxeetara jo zuten. Joera horri esker bilakatu ziren euskal jatetxeok kultura mantendu eta belaunaldi berriei transmititzeko gune.